boxed
color
http://sanbartolomeeskola.net/wp-content/themes/anya-installable/
http://sanbartolomeeskola.net/eu//
#A9CA6E
style4

Aurkezpena

San Bartolomé HLHI

Hurbileko heziketa etxetIk gertu.

San Bartolome Eskola Publikoak ondoan dugun Baselizaren izena hartu egin zuen. Eskola pasa den mendearen erdian zabaldu egin zen eta 1989. urtean eraikuntza berria egin zenetik ikasleen kopurua haunditzen joan da.

Gure Eskolak Haur Hezkuntzako etapa (2-6 urte) eta Lehen Hezkuntzakoa (6-12 urte) dauzka. Ikasleak eskolatik 12 urterekin ateratzen dira.

Eskolak lerro bakar bat dauka, hau da, maila bakoitzeko gela bat. Honek irakasle-ikasle erlazioa sendotzen du eta gurasoen partehartzea ere erreztu egiten du. Orain, mementu honetan, eskolak 173 ikasle ditu eta kopurua handitzen doa.

Eskolaren Hezkuntz eredua B da, bere ezaugarriekin:

  • Haur hezkuntzako Etapan Euskera hizkuntz garraiatzaile eta nagusia dugu eta ingelesa 4 urtetik aurrera sartzen ari gara .
  • Lehen Hezkuntzan Euskera hizkuntz oinarri bezala daukagu eta ingelesak kurtsoak aurrerantza doazen einean garrantzi gehiago izaten du hizkuntz aniztasun osoa helburu nagusi bezala edukita, gure gizarteak eskatzen duen moduan.

 

Gure hezkuntz ereduak ikasleen hezkuntz integrala eta inklusiboari garrantzia ematen dio. Modu honetan eskolak ikasleen gizarteratze egokia eta beste kultura, herri, tradizio, hizkuntzen….errespetu eta balorazioa buruan izaten du, dibertsitatea ardatz bezala kontutan izanik.

Guk osatzen dugun Eskola komunitateak etengabeko hobekuntza eta gure gizartean ematen diren teknologi berrien parte hartze eta eraldatzeetan lan egiten du.

  • Haur eta Lehen Hezkuntza

    2 urtetatik 12 urte arte.

  • Inguru natural batean

    Ingurune osasuntsu eta onuragarriagoa.

  • Hirueletasuna

    Gaur egungo gizarte globalak eskatzen duen bezala.

  • Bizikidetza

    Hezkuntza integrala eta inklusiboa.

paged
Loading posts...
link_magnifier
#FFFFFF
off
fadeInDown
loading
#FFFFFF
off