boxed
border
http://sanbartolomeeskola.net/wp-content/themes/anya-installable/
http://sanbartolomeeskola.net/eu//
#A9CA6E
style4

Hezkuntza eskaintza

San Bartolome Eskola Publikoa Eusko Jaurlaritzaren Sare Publikoaren Ikastetxe bat da.

Gure Hezkuntza Eskaintza lehengo bi etapetan konkretatzen da :

– Haur Hezkuntza 2 urtetik 5 urtetara.
– Lehen Hezkuntza 1. mailatik 6. mailara.

Eredu Linguistikoari dagokionez, gure irakaskuntza B eredu ofizialean kokatzen da. Horretan gaztelaniaz ematen dira matematika eta gaztelania arloak lehen hezkuntzan. Bestaldetik, Haur Hezkuntzan euskerazko murgilketa ea osoa egiten da.

Gure ikastexea txikia da eta horregatik lerro bat bakarrik dauka bi hezkuntza etapetan. Horrek ere ematen digu abantaila harremanetarako. Bai ikasle guztiekin, bai familiekin oso tratu gertua eta familiarra daukagu.

Eskeintzen ditugun zerbitzu orokorrak hauek dira :

– Jantokia.
– Hezkuntza laguntza taldea : aholkularia, PT irakasleak, logopeda, HLE.
– Berritzegunearen aholkularitza ( zonaldeko irakasleen laguntzarako zentrua).
– Goizeko gela 8etatik (IGEk antolatuta).
– Orduz kanpoko ekintzak (IGEk antolatuta)

Gaur egun martxan ditugun Proiektuak eta Planak hauek dira :

– Elkarbizitza Proiektua, duela asko hasi genuena.
– Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren Prebentzio Proiektua.
– Eleaniztasunerantz Proiektua. Ingelesa 4 urtetik aurrera irakasten da eta Lehen Hezkuntzan bai 1. mailatik Arts & Crafts, bai Zientziazko zati bat 4. mailatik ingelesez ematen da.
– Inklusibitate Plana aniztasunaren arreta tratatzeko.
– Informazio eta komunikazio Teknologiak erabilpenaren Plana.
– Euskera indartzeko Plana.

Ikasturtean zehar jai batzuk antolatzen dira, eta haien artean :

– Euskeraren eguna.
– Olentzeroren Jaia, Gabonak baino lehenago.
– Inauterietako Jaia.
– Euskal kulturaren astea.
– Ikasturte amaiereko Jaia.

paged
Loading posts...
link_magnifier
#FFFFFF
off
fadeInDown
loading
#FFFFFF
off