boxed
border
http://sanbartolomeeskola.net/wp-content/themes/anya-installable/
http://sanbartolomeeskola.net/eu//
#A9CA6E
style4

Jantokia

JANTOKIA_300


 

 

San Bartolomek zerbitzu osagarri bat eskaintzen du eskolan matrikulatuta dauden familien seme alabei: ESKOLAKO JANTOKIA.

 

Zerbitzu hau boluntarioa eta ez da beharrezkoa eskolako jardueraren barruan.

 

Eskola bera, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituta, jantokiaren kudeaketaz arduratzen da.

 

Horretarako, jantoki, sukalde eta instalakuntza egokiak ditugu. Zerbitzuaren betekizuna, Cocina Central Goñi enpresa adituak darama eta bertako langileak arduratzen dira janaria sukaldatu eta mahaira zerbitzatzeaz. Garbiketa eta instalakuntzen konponketa ere beraien ardurapean dago.

 

Zerbitzu honek araudiak ezarritako janari eta instalakuntzen kontrolen jarraipena darama, aldiro laginak hartuz, enpresako mediku eta osasun tekniko baten gainbegiratuarekin.

 

Jatunen txandak, adin desberdinak nahastuz egiten dira. Antolakuntza honek, zarata eta gatazkak ekiditea du helburu, euren artean ezagutu eta laguntzen diren bitartean.

 

Lehen Txanda: 12:30 – 13:25
Bigarren Txanda: 13:30 – 14:25
Arduraduna: Mamen

Jarrera egoki bat mantendu beharreko toki berezia da jantokia, eskolako beste geletan baino ikasle kopuru handiagoa elkartzen baita da bertan. Elkartutako kopuru dela eta, bertan sortu daitekeen iskanbila eta jateko beharrezkoak diren lasaitasuna eta isiltasuna, arrazoi nahikoak dira, guztion artean, jantokiko egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin saiatzea.

Hau lortu ahal izateko, oso garrantzitsuak dira ondorengo puntuak:

  • Jantokian astiro eta ordenan sartu beharra dago.
  • Jaten hasi aurretik eskuak garbituko dira..
  • Behin barruan egonda tonu egokia batean hitz-egin behar da, inoiz ere ez oihukatuz..
  • Mahaian iskanbilak sortu Gabe egon behar da eta zaintzaileak zerbitzatu eta kasu egin arte itxaronaz.
  • Gauzak oihukatu gabe, heziketaz eta errespetuz eskatu behar dira.
  • Garbitasunez jan behar da, lagunari errespetatu eta zakarkeririk egin gabe.
  • Denetarik jan beharra dago..
  • Jaten dabiltzan bitartean ez da inor bere lekutik altxatuko begiralearen baimenik gabe.
  • Ikasleak jantokian geratuko dira bere txandari dagokion bitartean patiora atera gabe (ezin izango dute patiora janaririk atera (ogia, fruta…).
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak liburutegira joan ahal izango da, dagokien txandaren arabera eta bertako arautegiaren funtzionamendua errespetatuz.
  • Ikasleren batek janari dietaren bat egiten ari bada, janari bereziren bat behar badu edota medikuaren aginduarengatik jakietan neurri bereziak hartu behar baditu, jantokiko arduradunari aurretiaz jakinarazi beharko dio.
  • Umeren batek araudia hau errespetatzen ez badu, jantokiko arduradunak familiei abisatuko die hartutako erabakien berri emanez.
  • Eskola jantokiko hezkuntza hezkuntza nortasuna kontutan hartuta, hirugarren zikloko lehen mailako ikasleek, mahai prestaketa eta jasotzean lagundu dezatela bultzatuko dugu.
  • Jantokiko begiraleen artean eta ikasleen artean adostutako araudi minimo batzuk ditugu eta hauek haustekotan hartu beharreko neurri zuzentzaileak.



paged
Loading posts...
link_magnifier
#FFFFFF
off
fadeInDown
loading
#FFFFFF
off